Mank-ek turismo informatzaile bat kontratatuko du

Guaixe 2018ko ekainaren 11

Pasa den uretan turismo bulegoetako bat Aralarko santutegiaren ondoan zegoen.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Sakanako Mankomunitateko bulegoetan aurkeztu beharko dira osteguneko 14:30ak baino lehen.

Sakanako Mankomunitateak uda partean turistei argibideak emanen dizkien pertsona bat kontratatzeko deialdia egin du. Langileak lanaldi osoa izanen du, eta hiru hilabetez arituko da. Soldata C mailari dagokiona izanen da. Interesa dutenek, deialdia onartu aurretik Nafar-Lansaren enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon behar du; ezinbestekoa da langabezian egotea. Euskara titulua eskatzen da eta ingeles titulua (B1), bestela euskara proba gainditu beharko da (ostiralean, 09:30ean, Mank-en egoitzan). B motako gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea eskatzen dute.