Odei Juango bigarrena sartu zen Ataunen

Guaixe 2018ko ekainaren 13a

Telcom taldeko lakuntzarra Asier Etxeberria irabazleaz 3 segundora sartu zen

Igandean Euskaldun Trofeorako baliagarria zen proba jokatu zen Ataunen. Burunda klubean trebatu eta Ampo Goierriko TB taldean dabilen Asier Etxeberriak irabazi zuen proba (3:16:25), eta hiru segundora Odei Juango lakuntzarra sartu zen, aurreko urtean Rural Kutxa-Seguros RGA taldean aritzetik aurten Telcom Ederland Frenkit taldera pasa den txirrindularia. Taldeka, Rural Kutxa talde sakandarra izan zen onena.