Denek aprobatu dute

Guaixe 2018ko eka. 13a, 15:19
Ikasleak BEUS proba egiten Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Argazkia: Utzitakoa.

Batxilergoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS) proba egin zuten 56 sakandarrek, guztiek, aprobatu dute. Herenegun jakin ziren selektibitateko probak eta Altsasu institutuko 55 (49 D eredukoak eta 6 Akoak) eta Iruñeko Biurdana institutuan duen beste sakandarra gaindituen artean daude. Orain gradua aukeratzeko lana hartu beharko dute.