Sanfermin Torneoa aurkeztu dute

Guaixe 2018ko eka. 14a, 09:16

Ezkurdiak Rezusta izango du bikote, Zabaletak Irribarria eta Martijak Altuna III.a

Eguraldiak gehiegi laguntzen ez badu ere, udako pilota torneoak ate joka ditugu eta Sanferminetakoa torneo prestigiotsuenetako bat izaten da. Asteartean aurkeztu zuten XLIV. San Fermin Torneoa, Iruñean, eta Aspek eta Asegarcek torneo oso entretenigarria eta lehiatua aurkeztu dute.

Sanferminetako Binakako Torneoan sei bikote lehiatuko dira guztira. A multzoan ondoko bikoak daude: Olaizola II.a-Imaz, Irribarria-Zabaleta eta Arteaga-Albisu. Eta B mailan, aldiz, Ezkurdia-Rezusta, egungo txapeldunak, Urrutikoetxea-Larunbe eta Altuna III.a-Martija.

Ezkurdia eta Rezusta iazko txapela defendatzen saiatuko dira.