Errugbian murgiltzen

Guaixe 2018ko eka. 14a, 15:19

Sakanako Errugbi campusa astelehenean hasi zen eta ostiralean despedituko da. 8 eta 13 urte bitarteko 43 sakandar ari dira trebatzen, lau monitorerekin

Astelehenean hasi zen eta ostiralean despedituko da Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Futbol Campusa. 8 urtetik 13 urte bitarteko 43 neska-mutikok eman dute izena eta lau monitorerekin ari dira errugbiaren munduan trebatzen, Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaian: Eibar taldeko jokalaria den Gaizka Ocaña urdiaindarra, Gorka Garate errugbi jokalari eta entrenatzailea, La Unica errugbi taldeko jokalari Leire Rodriguez eta Durango taldeko jokalari Lide Huizi etxarriarra. Arratsaldero, 15:00etatik 19:00etara, errugbiaren nondik norakoak barneratzen saiatuko dira gure gazteak.

Sakanako Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak adierazi digunez, gustura dabiltza campusean parte hartzen ari direnak. Asteazkenean Etxarri Aranatzen San Kiriko ospatzen zutenez, Etxarriko plazan ginkana egin zuten eta errugbiari lotutako jolasak egin zituzten. Bestalde, beste jokalari batzuren bisitak jasoko dituzte. Tartean, ostiralean, 17:00etan, La Unica taldeko nesken bisita izanen dute.

Sakanan errugbia sustatzeko interesa dago eta interes hori bere egin du Nafarroako Errugbi Federazioak. Errugbi campusa sustatzeko, esaterako, Sakanako ikastetxeetara Leire Rodriguez Oñatibia eta Maika Iraizoz errugbi jokalariak bidali zituen federazioak, gure ikasleekin errugbiaren baloreez eta jokoaz aritzeko. Izan ere, errugbiak balore oso garrantzitsuak sustatzen ditu, errespetuaren balorea, esaterako. Horregatik oso kirol interesgarria da Mankomunitatearendako eta errugbi campusa sustatu du.

Partaideak
Errugbi campusean ondoko neska-mutilak ari dira parte hartzen: Adrian Martinez Los Santos
Luka Martinez Los Santos, Tasio Garcia Azkona, Beñat Berdote Davies, Aritz Oiarbide Erdozia, Urko Oiarbide Erdozia, Eñaut Oiarbide Erdozia, Egoi Marin Gonzalo, Ekhi Barandiaran Leiza, Beñat Gomez Maiz, Endika Erize Vitoria, Eki Errazkin Saizar, Amets Aristizabal Vicente, Amaiur Martinez de Ordoñana Albarracin, Izai Martinez de Ordoñana Albarracin, Jon Ducar Gerrikagoitia, Telmo Garmendia Tollos, Iraia Moro Benjumea, Lur Sasiain, Artzai Karasatorre Sureda, Manex Zubeldia Lopetegi, Julene Iraurgi Gorritxo, Oihan Mariñelarena Marañon, Jon Mariñelarena Marañon, Adei Arza Zornoza, Ioritz Arratibel Mendiola, Ametz Lizaur Arrieta, Eneko Irañeta
Irati Loiarte Erauzkin, Maialen Larraza Senar, June Ormazabal Ijurra, Lexuri Lazkoz Ruiz, Zugaitz Bumiller Ormazabal, Ekain Berandalla Irastorza, Oinatz Carreño Goñi, Enaitz Carreño Goñi, Javier Lanchares Roca, Mauro Lanchares Roca, Harriet Artieda Diez, Aner Artieda Diez, Izaro Diez Erro eta Jokin Campos Huarte.