Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuan aritzeko teknikari bat kontratatu nahi du
oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostuan interesa dutenek euren eskabideak garilaren 8ko 14:30era arte aurkez ditzakete Mank-en bulegoan. Aukeratutako pertsona lan-kontratudun finkoa izanen da, Gizarte Segurantzan kidetuko da eta bertan alta emanen zaio. Zerbitzuaren beharren araberako lanaldia izanen du. Lanpostuak B mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak jasoko ditu.