Arakildarrak ibaia hobeki ezagutzen

Guaixe 2018ko eka. 14a, 18:23

Arakildarrak basozainaren inguruan. Argazkia: Arakil Kultura.

Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta, Arakil ibai bazterrean bizi diren animaliak eta landareak ezagutzeko irteera antolatu zuen pasa den larunbaterako. Izurdiagako elkartean zen hitzordua, eta hasieran euria gogoz egiten zuenez, gosaldu bitartean basozainen azalpenak entzun zituzten parte hartu zuten 35 txikiek eta helduek. Ondorengo pasioan igaraba, okila, kastore eta bisoiaren aztarnak ikusi zituzten. Bide batez, animalia horiek non bizi diren, zer jaten duten, nola eragiten duten ingurumenean… modu atseginean ikasteko eta ingurua ezagutzeko aukera izan zuten.