guaixe.eus

35 ikastaro, jardunaldi eta tailer eskainiko ditu UEUk Udako Ikastaroen 46. edizioan

  Gizartea  Sakana

Udako Euskal Unibertsitateak 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 46. Udako Ikastaroen baitan. Antolatzaileek azaldu dutenez, azken urteetako arrakasta errepikatzea dute helburu. #ElkarEkin leloa aukeratu dute aurten ere, udako egitasmoa elkarlanean antolatzen dela eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko. Ikastaroak Gasteizen abiatuko dira eta Iruñea, Eibar, Baiona eta Donostian ere egingo dituzte. Ikastaroetara joateko dirulaguntzak daude. Matrikula zabalik dago eta  www.ueu.eus web gunean izena eman daiteke.

Jardunaldiak

Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.
Eibar, ekainak 16

Euskara Batuaren helduaroa.
Gasteiz, ekainak 21

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IV. Bilkura: Zerbitzu berriak erabiltzaile berrientzat. Erabiltzaile berriak zerbitzu berrietarako.
Eibar, ekainak 28

Matematikari Euskaldunen III. Topaketak eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketak.
Eibar, uztailak 4

Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (Jakin Jardunaldiak).
Usurbil, uztailak 12-13

Ikastaroak

Bertsolaritza Genero Ikuspegitik.
Iruñea, ekainak 25-26

Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik.
Iruñea, ekainak 25-26-27

Jabetza berdearen titular nor?
Iruñea, ekainak 26

Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera.
Iruñea, ekainak 26-27

Docker praktikoa: garapena eta DevOps.
Eibar, ekainak 28-29

Hazi, Eraiki, Hezi (II): haurrak espazio sortzaile.
Eibar, ekainak 28-29

Herrigintzaren aro berri baterako begiradak.
Eibar, ekainak 28-29

Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko?
Baiona, uztailak 2-3

Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta.
Baiona, uztailak 3-4

Euskara gaitasunak lantzeko tailerra (II).
Baiona, uztailak 2

Iturri zaharretik edanez.
Baiona, uztailak 3-4

Ipar Euskal herria paradigma berriaren inspirazio iturri? Lurraldea: subjektu politiko berria.
Baiona, uztailak 3-4

Komunikazio ez bortitza irakaskuntzan.   
Baiona, uztailak 3-4

Kataluniako Errepublika, zergatik eta zertarako.
Eibar, uztailak 5

Blockchain: kriptotxanponez haratago, teknologia ezagutu eta trebatzeko tailerra.
Eibar, uztailak 5-6

Grasshopper 3D eta arkitektura proiektu algoritmikoa. Oinarriak eta proiektu mekanismoak.
Eibar, uztailak 5-6

PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa bideak.
Eibar, uztailak 5-6

Generoaren historia: irakaskuntza tresna.
Eibar, uztailak 9-10

Satelite bidezko datu libreen prozesamendua QGIS erabiliz.
Eibar, uztailak 11-12

Unibertsitate Ekintzailea eraikitzen: Euskal Herriko eta Latinoamerikako begirada eta proposamenak unibertsitate eta gizarte eragileentzat.   
Eibar, uztailak 11

Sexuaren eraikuntza norberarengandik.
Eibar, uztailak 11-12



EWKErekin elkarlanean tailerrak

Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian

Donostia (Hirikilabs), ekainak 26

WikiNagusi tailerra

Baiona, uztailak 2



IkerGazte tailerrak

Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz.

Eibar, uztailak 9

Dibulgazioan hasten eta hazten.

Eibar, uztailak 9-10

Norberaren NIA (PLE) osatuz: ikerketarako baliabide digitalak.

Eibar, uztailak 10

Ahozko komunikazioa errazteko tresnak.

Eibar, uztailak 11-12-13

Code erabiltzen ikasteko tailerra. (Elhuyarren Zientzia Azokako irabazleentzat).

Eibar, uztailak 10



Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak, Iruñean.

Ipuin parekideak sortzen.

Ekainak, 25-26

Errealitatea kontatzeko manerak.

Ekainak, 25-26

Lankidetzan oinarritutako idazketa hizkuntzak barneratzeko.

Ekainak 25-27

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak