Quesos Albeniz, erlojupekoko talde onena

Guaixe 2018ko eka. 18a, 14:32
Argazkiak: Burunda Txirrindularitza Taldea.

Kadete mailako Tafallako taldekako erlojupekoa irabazi zuen Burunda klubeko taldeak

Tafallan kadeteen eta juniorren Electricidad Alonso Trofeoa jokatu zen igandean, taldekako erlojupekoa. Kadeteek 15 km-ko ibilbidea osatu behar izan zuten eta juniorrek, aldiz, 22,4 km-koa.

Kadete mailan, Burunda klubeko kadeteek lasterketa oso ona egin zuten; ongi jakin zuten talde lana egin eta euren indarrak mailakatzen eta 21 minutu eta 20 segundo behar izan zituzten proba osatzeko. El Caserio Valsay Tafallako taldea bigarrena sailkatu zen, 17 segundora, eta Elproex Grupo Empresarial hirugarrena (22:01) 41 segundora. Aralar klubeko Intersport Irabia bosgarrena sailkatu zen (22:31).

Jubeniletan Fundacion Lintxu taldea izan zen 22,4 kilometroak azkarren osatu zituena (31:49). Intersport Irabia laugarrena sailkatu zen (33:05) eta Quesos Albeniz zazpigarrena (34:59).