Gasanz lehen sakandarra Alberdik irabazitako Tritoienan

74 partaide izan zituen Arbizuko kanpinean jokatutako II. Tritoienak (19 km), 44 lasterketan eta 30 mendi martxan

Tritoienako sailkapena (19 km)
Gizonak
1. Jon Alberdi Etxabe (Zestoa): 1:43:11
2. Felicisimo Solanas (Sestao): 1:49:39
3. Teddy Garzon (Ukar):     1:50:27
4. Lartaun Rodriguez (Donostia):1:52.08
5. Javi Gasanz (Altsasu):    1:56:43
6. Alatz Agirre (Arbizu):     1:58:05
7.Iker Flores (Urdiain):    1:59:19
8.Fran Araña (Arbizu):    1:59:34
9. Ivan Blanes (Berrioplano): 1:59:58
10. Jokin Bereziartua (Atsasu):  2:00:20
11. Raul Legarza (Aiegi):     2:00:51
12. Joseba Iza (Arbizu):     2:03:15
13. Juan Larrea (Atsasu):    2:06:59
14. Asier Santos (Gasteiz): 2:07:42
15. Mikel Berastegi (Arbizu): 2:08:08
16. Iker Urbizu (Donostia): 2:08:20
17. Iker Ansa (Donostia):     2:11:25
18. Aitor Miguel (Canfran): 2:11:44
19. Iosu Flores (Iruña):    2:12:09
20. Kepa Lodi (Araia):    2:12:15
21. Javier Martinez (Murieta): 2:12:41
22. Eduardo Lopez (Sestao): 2:13:12
23. Oskar Garcia (Gasteiz): 2:13:30
24. Joxian Salgado (Altsasu): 2:16:15
26.Asier Leitza (Arbizu):     2:18:18
28.Ibon Pujana (Durango): 2:24:32
30.Ivan Martin (Arbizu):    2:29:01
31.Imanol Manterola (Zarautz): 2:29.29
32.Pako Moreno (Altsasu): 2:29:42
34.Julen Eizmendi (Zarautz): 2:30:07
35.Ander Montalvo (Zarautz): 2:30:07
36.Jon Garaialde (Segura): 2:43:20
37. Jon Araña (Arbizu): 2:46:26
38.Carlos Saez (Santurtzi): 2:49:46
39.Carlos Vallecas (Santurtzi): 2:49:46

Emakumeak
25. Ainhoa Jauregi (Donostia): 2:16:22
27.Bea Martinez (Iruña):    2:20:26
29.Ainara Uribarri (Oñati):2:24.53
33.Rebeca Artieda (Zizur): 2:30:05

Larunbatean jokatu zen Arbizuko kanpinak eta Dantzaleku Sakana atletismo klubak Ergoienako Udalaren eta hainbat babeslerekin antolatutako II. Tritoiena mendi lasterketa. Aurten ibilbide berria estreinatu zuen probak: Arbizuko Kanpinetik atera eta Ondatzera iritsi behar ziren korrikalariak, handik Unanuko herrira jaitsi, eta Unanutik Beriain igotzeko. Ondoren, Uharteko portutik jaitsi behar ziren eta Ondatzetik barna atzera ere Arbizuko kanpinera iritsi. Guztira, 19,5 km eta 1.050 metroko desnibel positiboko proba.

Ibilbidea berritzeaz gain, parte hartzeko moduan bi aukera egon ziren. Batetik, ibilbidea korrikan egitea eta, bestetik, ibilbidea oinez egitea, mendi martxa baten antzera. 44 korrikalari animatu ziren lehen aukeran eta 30 inguru bigarrenean. Horrela, goizeko 8:00etan martxistak atera ziren eta 9:30ean, aldiz, korrikalariak. Eguraldia polita zen, korrika egiteko aproposa, baina Beriain gainean kristoren lainoa zegoen, estalia zegoen Beriain punta. Jakina, horrek makina bat zailtasun sortu zizkien korrikalariei. Izan ere, ibilbidea ongi markatuta zegoen, baina lainoarekin bateonbat despistatu zen eta denbora pixkat galdu zuen. Hala ere, sekulako denborak egin zituzten korrikalariek, espero baino azkarragoak.

Beriain, estalita
Gizonezkoetan Jon Alberdi Etxabe zestoarrak aurrea atera eta sekulako lasterketa egin zuen. Aurreikusten zen azkarrenek ordu bat eta hiru ordu laurden beharko zituztela proba osatzeko, baina Alberdik aurreikuspenak hobetu eta ordu bat eta 43 minutu behar izan zituen (1:43:11). 6 minutu pasa atera zizkion aurreko astean Lakuntza-Aralarren hirugarrena sailkatu zen Feli Solanas sestaoarrari (1:49:39). Ukarko bizilaguna den Teddy Garzon izan zen hirugarrena (1:50:27). Aipatzekoa da sakandar azkarrena Javi Gasanz gazte altsasuarra izan zela, helmugan bosgarrena (1:56:43).

Emakumezkoen kasuan Beriaingo lainoa erabakigarria izan zen. Ordura arte Ainara Uribarri zihoan aurretik, 20 segundo inguruko aldearekin, baina Beriain gaineko lainoarekin nahasi eta gero, 6-7 korrikalari inguruk bidea galdu zuten eta hor hartu zuen aurre Ainhoa Jauregi donostiarrak. Horrela, aldea atera eta ongi kudeatu zuen abantaila, helmugara bakar-bakarrik iritsita (2:16:22). Lau minutu pasako aldea atera zion Bea Martinez irundarrari (2:20:26) eta 8 minutukoa Ainara Uribarri oñatiarrari (2:24:53).

Bukaeran korrikalariek, oinezko martxan parte hartu zutenek eta probaren antolaketan aritu ziren boluntarioek auzate ederra zuten zain. Joseba Ezkurdia pilotari arbizuarrak banatu zituen sariak: bi txapeldunei txapela, Unanuko ihoteetako kattola, Pierola upategiko 5 litroko ardo botila eta produktu lotea eman zizkien; bigarrenei produktu lotea eta Arbizuko kanpineko etxetxo batean asteburuko egonaldia; eta hirugarrenei produktu lotea eta Arbizuko kanpinean bi pertsonendako afaria. Horretaz gain, korrikalari guztiek produktu lotea jaso zuten eta sari berezia jaso zuten proba osatu zuen korrikalari gazteenak eta edatetuenak. Lehen arbizuarrak, helmugan seigarrena izan zen Alatz Agirrek, ardo kaxa jaso zuen. Aipatzekoa da ere boluntarioek produktu lotez osatutako poltsa bana jaso zutela.

Proba jarraitzen oso giro ona egon zen eta antolatzaileek adierazi zutenez, hurrengo urtean ere Tritoienan parte hartzeko aukera izanen da. Beriain ardatz hartuta, Beriainek duen erakarmen horrekin, ez da harritzekoa.