Ollo eta Bergera San Esteban txapelketako finalera

Guaixe 2018ko eka. 19a, 15:40

Irurtzun klubekoak Oberenako Jamar eta Aldabe izanen dituzte aurkari finalean

Asteburuan 27. San Esteban Pilota Txapelketako finalerdiak jokatu ziren Barañainen. Senior mailan Legutio klubeko Zuasti eta Resano bost tantotan utzi zituzten Irurtzun klubeko Ollok eta Bergerak, eta final handirako sailkatu ziren sakandarrak. Senior mailako beste finalerdian Oberenako Jamar eta Aldabek 22 eta 19 irabazi zieten Paz de Zigandako Vidani eta Telletxeari. Hortaz, Ollok eta Bergerak Jamar eta Aldabe izango dituzte arerio San Estebaneko final handian. Finalak larunbatean jokatuko dira, goizeko 9:30etik aurrera, Barañaingo Retegi pilotalekuan.