guaixe.eus

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute

  Kirola  Etxarri Aranatz  Sakana
Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute

Sakanako Mankomunitatea, monitoreak eta partaideak oso gustura ibili direla aitortu dute

Aurreko astean gauzatu zen, Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaian, Sakanako Mankomunitateak hainbat laguntzailerekin antolatutako Sakanako Errugbi Campusa. 43 neska-mutiko ibiliz ziren errugbian trebatzen, ondoko monitoreekin: Eibar taldeko jokalaria den Gaizka Ocaña urdiaindarra, Gorka Garate errugbi jokalari eta entrenatzailea, La Unica errugbi taldeko jokalari Leire Rodriguez eta Durango taldeko jokalari Lide Huizi etxarriarra.

“Oso balorazio ona egiten dugu. Partaideek ere oso ondo baloratu dute jarduna. Bost egunetan zehar Etxarri Aranazko belar naturalezko zelaian errugbian aritu dira, egokitutako jolas desberdinak eginez: errugbi beisbola, errugbi zinta…Asteazkenean San Kiriko zen eta herriko plazan aritu ziren, errugbi federazioak utzitako makil puzgarriekin. Ostegunean igerilekura joan ziren eta uretan eta uretatik kanpo errugbian jolastu zuten” azaldu du Sakanako Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Teknikariak La Unica taldearen laguntza eskertu zuen. “Materiala uzteaz gain, ostiralean bere taldeko 10 emakume etorri ziren eta txokoetan jolas desberdinak egin zituzten gure neska-mutilekin. Ondoren, eta campusa bukatzeko, 3. denbora gozo eta osasuntsu batez gozatu zuten guztiek, patata tortilla ogitartekoa eta fruta brotxeta”.

Amaia Gerrikagoitiaren esanetan argi eta garbi dago errugbilariek familia osatzen dutela. “Argi erakutsi digute hori, familia osatzen dutela, campusa laguntzera hainbat gerturatu baitira: Lide, Ander… guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu”.

Ikusi argazki guztiak handiago

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 1

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 2

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 3

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 4

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 5

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 6

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 7

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 8

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 9

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 10

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 11

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 12

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 13

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 14

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 15

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 16

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 17

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 18

Errugbi campusaren balorazio oso ona egin dute - 19

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak