Sakandarrak Errioxako Triatloian

Guaixe 2018ko eka. 21a, 11:59
Sakana Triatloi Taldeko kideetako batzuk.

Proba osatzea lortu zuten 351 triatleten artean Alvaro 56.a sailkatu zen, Iturrioz 210.a eta Garcia de Eulate erretiratu egin behar izan zen

Asteburuan half edo erdi distantziako II. Errioxako Triatloia jokatu zen, Logroñoko Half Triatloia, proba oso gogorra: 1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrikan osatu behar izan zituzten parte-hartzaileek. Sakana Triatloi Taldeko hiru kidek hartu zuten parte: Iñaki Alvarok, Juan Ignazio Iturriozek eta Sergio Garcia de Eulatek. Azken honek, Espainiako Koparako postu on bat lortzea zuen helburu, baina igeriketa segmentua behar bezala egiteko arazoak ematen zizkion lesio guztiz ez osatuarekin joan zen Logroñora.

Guztira 351 duatletek lortu zuten proba despeditzea, Tri-Penta Terras de Lugo taldeko Gustavo Rodriguez buru zela (3:56:31). Iñaki Alvarok primerako lana egin zuen eta 56.a sartu zen helmugan lau ordu luze lanean egon eta gero (4:47:06). Juan Ignazio Iturriozek bost ordu pasa behar izan zituen eta 210. postuan iritsi zen (5:24:48). Eta Sergio Garcia de Eulatek ezin izan zuen proba despeditu. Igeriketa segmentua osatzea lortu zuen, baina lesio guztiz ez sendatuak eragindako arazoak tarteko, erretiratu egin behar izan zen.

Andueza, Arrizabalaga eta Lakuntza hirugarrenak Eguesibarren
Asteburuan XIX. Eguesibar Haur Triatloia jokatu zen eta Sakana Triatloi Taldeko neska-mutikoek lan ederra egin zuten. Mutilen aurrebenjamin mailan Oihan Andueza hirugarrena sailkatu zen, mutilen benjamin mailan Mikel Arrizabalaga hirugarrena eta mutilen kimuen mailan Alain Razkin laugarrena. Haurren mailan, Hegoi Lakuntza laugarrena sartu zen helmugara eta Xabier Borrega seigarrena.