Nafarroako Gobernuak programazio kulturalak bultzatzeko diru laguntzak onartu ditu

Guaixe 2018ko eka. 24a, 10:53

Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko udalek jasoko dituzte kultur jarduerak antolatzeko eta egitarauak osatzeko diru laguntzak

Kultur programazioa osatzeko eta bultzatzeko diru laguntzak onartu ditu Nafarroako Gobernuak, Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. 95 toki erakunde diruz lagunduko ditu, haien artean, Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko udalak. Laguntza 1,4 milioi eurokoa da. Bi laguntza deialdiri dagozkie diru-laguntzak, alde batetik, Udal Platea Antzarki Sareari atxikitutako udalerritan programazioa sustatzeko diru laguntzak, eta, bestetik, Artea eta Kultura programa.

Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olaztiko Udalak Nafarroako Gobernuak toki erakunderen programazio kulturala bultzatzeko onartu duen dirulaguntzak jasoko dituzte. Diru laguntzen helburua musika, antzerkia, dantza, arte plastikoak, lirika, literatura, zinema eta ikusentzunezkoak gisako diziplinetako proiektuak kudeatzeko baliabide handiagoak izatea da.

Lurraldeen arteko oreka areagotzearen aldeko apustua egin du, gainera, Nafarroako Gobernuak, hortaz, erakunde horiei zuzendutako sostegua indartu da, baita toki erakundeei eskainitako laguntzak indartu ditu ere Nafarroako Zuzendaritza Nagusiak.

Diru laguntzak 1,4 milioi eurokoak dira, eta bi deialdiri dagozkie. Alde batetik, Udal Platea Antzerki Sareari atxikitzeko udalerritako arte eszeniko eta musikalen programazioa sustatzeko erabiliko dena. Diru laguntza honekin toki erakundeek talde profesionalen ikuskizunen kontrateaioz, publikoarekiko bitartekaritza jarduerak eta egoitzak proiektuak lantzen dituzten profesionalen kontratazioa, eta programazioaren sustapena eta publizitatea eginen dute toki erakundeek. 31 toki erakundek jasoko dute diru laguntza, haien artean, Sakanako Irurtzungo udalak, Etxarri Aranazko udalak, Altsasuko udalak eta Olaztiko udalak.

Altsasuko udalak 35.000 euro baino gehiagoko diru laguntza jasoko du Udal Plateako programazioa bultzatzeko, Etxarri Aranazko udalak ia 10.000 euro, Iurutzungo udalak 10.000 euro pasa eta Olaztiko udalak 9.000 euro.

Artea eta Kultura programaren barruan kultur arloko hainbat diziplinetako jarduerak antolatzeko diru laguntzak ematen ditu Nafarroako Gobernuaren bigarren deialdiak. Hortaz, musika, literatura, antzerkia eta abar emanaldi eta ekimen antolatzeko kostuak ordaintzeko josoko dute toki erakundeek diru laguntza. Nafarroako 94 toki erakundek jasoko dute diru laguntza, Sakanakoan barne. 517.000 euro eskainiko ditu Gobernuak Artea eta Kultura programaren deialdian.