Bizkaia Torneoa aurkeztu dute

Guaixe 2018ko eka. 27a, 10:00

Lau pilotariz osatutako 6 talde lehiatuko dira. Parte-hartzaileen artean daude Bakaikoa, Zabaleta, Martija eta Ezkurdia. Uztailaren 20an hasiko dira kanporaketak baina finala abuztuaren 21ean jokatuko da

Astelehenean aurkeztu zuten, Bilbon, Bizkaia Torneoa. Lau pilotariz osatutako 6 talde lehiatuko dira, eta talde bakoitzak Bizkaiko mendi baten izena hartuko du. Horrela, Oiz taldean Olaizola II.a-Aretxabaleta bikotean, Arteaga kaiolan eta Bakaikoa buruz buru ibiliko dira; Sollube taldean Elezkano II.a-Zabaleta binaka, Retegi kaiolan eta Ugalde buruz buru; Gorbeia taldean Altuna III.a-Martija binaka, Mendizabal III.a kaiolan eta Peio Etxeberria buruz buru; Kolitza taldean Irribarria-Rezusta bina, Ezkurdia kaiolan eta Dario buruz buru; Anboto taldean Urrutikoetxea-Albisu binaka, Victor kaiolan eta Erasun buruz buru; eta Ganekogortan Bengoetxea VI.a-Larunbe binaka, Laso kaiolan eta Urretabizkaia buruz buru.

Uztailaren 20an lehen final laurdena jokatuko dute Oiz eta Ganekogorta taldeek Arrigorriagan, eta irabazleak Anboto taldea izango du zain igande horretan, uztailaren 22an, Etxeberrin. Beste adarreko final laurdena uztailaren 22an jokatuko dute Gorbeiak eta Kolitzak Barakaldon, eta garaileak Sollube izango du zain uztailaren 29an Zeanurin. Eta finala abuztuaren 21ean jokatuko dute Aste Nagusian murgilduta egongo den Bilbon.

Aurreko urtean Bizkaia Torneoaren lehen edizioa jokatu zen eta Anboto taldeak irabazi zuen. Bakaikoak buruz buruko partida irabazi zuen eta Victorrek lau t´erdikoa. Aldiz, binakako partiedea galdu egin zuten Bengoetxea VI.ak eta Albisuk.