Vendettaren azken kontzertua Hatortxu Rock-eko karpan izanen da

Guaixe 2018ko eka. 27a, 12:36
Vendetta taldeko kideak eta Hatortxu Rock-eko antolatzaileak. Argazkia: @Hatortxurock

Hatortxu Rock-eko karpa aukeratu du Vendetta taldeak agur kontzertua egiteko. Abenduaren 28an, ostiralean, izanen da emanaldia Atarrabian

Hamar urteko ibilbideari amaiera emanen dio taldeak kontzertu honetan. Martxoan jakinarazi zuten Vendettak urte akaberan agur esanen zuela.

Abenduaren 28an Vendettak eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude. 300 lehenengoek 13 euroko prezio berezia izanen dute. Ondoren, aurretik erositako sarrerek 17 euroko prezioa izanen dute, eta leihatilan erositakoek 20 eurokoa.

Hatortxu Rock elkartasun jaialdia abenduaren 29an izanen da, Atarrabian.