Sakandarrak Zumaiako X. Flysch lasterketan

Guaixe 2018ko eka. 27a, 14:07

Salgadok maratoia osatu zuen eta Tejedorrek eta Arizek maratoi erdia

Igandean, San Juan egunean, jokatu zen Zumaiako X. Flysch mendi lasterketa. Hiru luzera egiteko aukera izan zuten guztira proba osatu zuten 666 korrikalariek: mendi gazte lasterketa, (14 km, 36 partaide), maratoi erdia (22,2 km, 432 partaide) eta maratoia (42 km, 198 partaide).

Maratoian Walther Becerra (3:30:13) eta Sandra Sevillano (4:15:58) gailendu ziren. Joxan Salgadok sekulako lana egin zuen eta Altsasuko korrikalari beteranoa 198 korrikalariren artean 83.a sartu zen (5:20:23), beteranoen BM mailan seigarrena. Eta maratoi erdian proba osatu zuten 432 partaideen artean eta Aitor Mimenza (1:39:12) eta Oihana Kortazar (1:50:06) nagusitu ziren. Esteban Tejedor altsasuarra 197. postuan sartu zen (2:18:24) eta Juan Pedro Ariz bakaikuarra 205. postuan (2:19:05).