Sakandarrak nagusi Agurainen

Guaixe 2018ko eka. 28a, 10:15

Argazkia: artxiboa

Kadeteen mailako 18. San Juan Sarian Igor Arrietak irabazi zuen 2. urtean eta Hugo Arnaz bigarrena izan zen lehen urtekoan

Larunbatean kadeteen mailako lasterketa hartu zuen Agurainek, 18. San Juan saria eta Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko eta Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko txirrindulariek sekulako maila eman zuten. Horrela, 2. urteko kadeteetan 8 txirrindulariz osatutako taldea iritsi zen elkarrekin helmugara eta Intersport Irabiako Igor Arrieta uhartearra izan zen txapelduna (1:20:35), bere taldekide Aitor Alberdi eta Iker Mintegi (Q. A.) txirrindularien aurretik. Unai Aznar (Q.A.) 15.a sartu zen.

Kadeteen lehen urtekoei dagokienez, tropela elkarrekin iritsi zen helmugara eta esprintean Ulma taldeko Aimar Erostarbe nagusitu zitzaion Quesos Albenizko Hugo Aznarri. Sergio Lopez (Q.A.) 16.a sailkatu zen, Jon Chamorro (Q.A.) 28.a, Jon Erdozia (I.I.) 29.a, Oihan Etxeberria (Q.A.) 47.a, Antonio Gonzalez (Q.A.) 53.a eta Martzel Etxeberria (I.I.) 63., 2:22ra.