Endika Irigoienek Osasuna Promesetan jarraituko du eta Aitor Lorea maila horretara igo da

Guaixe 2018ko eka. 28a, 11:05

Irigoienek Osasuna talde nagusiarekin egingo du aurre denboraldia, Jagoba Arrasateren aginduetara

2018/2019 denboraldirako prestaketetan murgilduta dabiltza taldeak. Horrela, Osasuna taldeko filialak, Osasuna Promesas taldeak azaldu du Endika Irigoien futbolari urdiaindarrak Osasuna Promesas taldean jarraituko duela. Urte baterako berritu diote kontratua urdiaindarrari, eta klubak 2021era arte luzatzeko aukerarekin.

Bestalde, Osasuna Promesas taldera 12 jokalari igo dira, eta tartean dago Aitor Lorea olaztiarra. Aurreko urteko ilbeltzean, Alfonso Caparrós Osasunako entrenatzailea zela, talde nagusiarekin debutatu zuen Loreak, baina gero jubeniletan jarraitu zuen.