Familia ugarik lotura berezia dute Aralarko santutegiarekin. Horren adierazle han egiten diren ezkontza ugariak. Garai batean bataioak ere egiten ziren, asko. Baina elizak erabaki zuen horiek nork bere parrokian egin behar zituela.
Lotura horrrek bizirik segitzen du eta familia askoren nahia da hura seme-alabei transmititzea. Horregatik, Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak Aingeruari Haurren Aurkezpena antolatzen hasi zen duela 15 urte. Sanferminen ondorengo igandean ospatzen da. Aurten garilaren 22an. 12:30eko meza nagusiaren barruan egiten da ekitaldia xumea eta haurrek aingerua gurtzeko aukera izaten dute. Gero euren izen-abizenak dituen pergaminoa jasoko dute. Hartan adierazten da Mikel goiangeruaren lagun direla. Pergaminoa egunean bertan jaso ahal izateko komeni da garilaren 18a baino lehen haurren datuak kofradiako kideei ematea. Horretarako hiru bide daude: santutegiko sakristiatik pasatzea, 609 406 780 telefonora hots egin edo basanoa.josemari@gmail.com e-postara idatzi. Egunean bertan doazenek bi aste beranduago jasoko dute idatzia.