Orain Presoak Tourraren etapa bat Altsasun bukatuko da

Guaixe 2018ko eka. 28a, 19:43

Sareko kideek Donostian aurkeztu zuten bizikleta martxa.

Sarek, Orain Presoak dinamikaren barruan, Mont d´Marsango eta Zaballako kartzelen arteko bizikleta martxa antolatu du.  Ekimen horren bidez, Sarek "euskal presoei egozten zaien salbuespen egoerarekin bukatu beharra dagoela" aldarrikatu nahi du; "urrunketa politikak zuzen-zuzenean senideen kolektiboan eragiten duen sufrimendua nabarmenduz".

Bizikleta martxan Frantzian hastea ez da kasualitatea, gobernuak espetxe politikan “ldaketarako duen borondatea erakutsi baitu, eta beraz, erreferentzia argia bihurtu da”. Saretik gaineratu dute gizarte zibilaren “lanaren garrantzia” esparru horretan; “gizarte zibilak lortu baitu frantziar gobernuak frantziar estatuan dauden euskal presoei dagozkien baldintzak aldatzeko beharrezko urratsak ematen hastea.
alantzarik gabe, jarraitu beharreko eredu argia da”. Espainiar estatua bide horretan urratsak ematen hasteko “gizarte zibilaren eta adostasun sozialaren bultzada” beharrezkoa dela gaineratu dute Sareko kideek. Horregatik, Sarek Zaballako kartzela “espetxe politikaren aldaketaren ikur bihurtzea” nahi du.

Parte hartzeko deia
Tourra garilaren 20an abiatuko da, espetxetik Baionara arteko bidea eginez. Baiona-Donostia etapa izanen dute 21ean eta Donostia-Altsasu 22an. Azkenik, Altsasu eta Zaballa artekoa eginen da. Ibilbide guztia egin edo egunka parte hartzeko aukera eskaintzen du sarek. Lau egunetan aritu nahi dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Egunka aritzen direnak, berriz, 15. Martxari buruzko informazio guztia jaso eta izena emateko www.sare.eus web orrian sartu behar da.