Eskola Ibiltariaren kontzertuak aurkeztu ditu Ikasle Abertzaleak taldeak

Guaixe 2018ko uzt. 2a, 17:53
Ikasle Abertzaleak-eko kideak Eskola Ibiltariaren aurkezpenean. Argazkia: UTZITAKOA

Kontzertuak garilaren 27an izanen dira, 21:00etatik aurrera, eta bi gune egonen dira: Altsasuko Foruen plaza eta Gaztetxea

Altsasuko Foruen plazan Herrialde Katalanetako Kop taldea, Bizkaiko Bultz punk rock taldea, Nafarroa 1512 Oi! taldea eta Gasteizko Droga purpura DJ-a izanen dira. Gaztetxean Tolosako Eztanda Punk Rock taldea, Kalez Leitzako metal taldea eta Iruñeko Niri Bortz ska taldea izanen dira. DJ sesioa izanen da Gaztetxean ere MTR DJ-arekin. Kontzertuak doan izanen dira.