Kosta bada ere … UDAN GAUDE!

Irati Pellejero 2018ko uzt. 6a, 08:14

kolaboratzaileak

Badakigu Sakanako udak ez direla oso esanguratsuak, hala ere zenbait arropa behar ditugu, eta orain aukera ezin hobea dugu horiek erosteko, beherapenak hemen dira eta!

Esan bezala uda irregularrak ditugu, hori dela eta arropa gutxirekin uda osoa egin dezakegu, baina badaude beste oinarrizko jantzi batzuk dendetan udaberrirako eta udazkenerako ekartzen dituztenak, baina sakandarrok orain ematen diegu erabilpena. Hona hemen oinarrizkotzat jotzen ditudan jantziak:
- Amerikana. Uda denez, koloreduna bada, hobe: zuria, horia, pastel koloreko arrosa, berdea…

- Jaka bakeroa: hau inoiz ez da modaz pasatzen eta itxura askotakoa izan daiteke, hain ospetsua den “oversize”  edo motzak, soineko eta gonekin eramateko.

- Praka zuriak, luzeak edo motzak; esaten da udan beltzaren erabilpen basikoa zurira pasatzen dela. Nik ez dut esaldi horretan gehiegi sinesten, gainera ez dute erraz ongi ematen. Baina oso politak dira, eta denarekin erraz konbinatzekoak.

- Bainujantziak. Erabilpen bikoitza eman diete aurten, kamiseta edo uretarako gisa.

- “Palazzo prakak”: erosoak eta freskoak dira, edozein momentutarako perfektuak.

-Soinekoak. Aurten luzeak asko ikusiko ditugu. Oihal motak ez du garrantzi gehiegi, baina gehienek erdialdean egurrezko botoiak izango dituzte.

-Kuinadun zapatak, espartzuzkoak. Kontu handiarekin erabili behar dira, euria egiten duen egunetan ekidin!

-Espartzuzko poltsak. Ez bakarrik hondartzarako.