Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du hainbat errepidetako zorua berritzera 6.250.000 euro bideratzea. Leitzarango autobiako (A-15) eta Sakanako autobiako (A-10) zorua konpontzera gehienez ere 785.123 euro (BEZ kanpo) bideratuko ditu foru administrazioak. Hondatuta dagoen zorua kentzeko, lehenik, fresatu eginen dute eta, ondoren, asfalto kapa zabalduko dute. Hondatutako seinaleztapen horizontala berrituko dute ere. Lanak egiteko sei asteko epea izanen da.