Abian da Sakanako futbol campusa

Guaixe 2018ko uzt. 5a, 09:27

Aste honetan 2006 eta 2008 urteen artean jaiotako 29 neska-mutil trebatu dira Mank-ek antolatutako futbol campusean

Astelehenean hasi zen Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako futbol campusa, Altsasuko Dantzalekuko futbol zelaian. 2006 eta 2008 urteen artean jaiotako 29 neska-mutil aritu dira aipatu campusean, eta bi monitore dituzte: Iokin Lobo eta Aitor Lara.

Goizeko 9:30etik 14:00etara aritu dira futbolean trebatzen, teoria eta praktika uztartuz. Bukaeran, bainua hartu izan dute igerilekuetan. Aurreko urteetan egunetako batean irteera egiten zuten Donostiara, Anoeta futbol estadioa ezagutu eta hondartzara joateko, baina aurten Bilbora joan dira. Atzo egin zuten txangoa Athleticen San Mames Berria estadiora. Bertan tourra egin zuten eta Athleticen museoa bisitatu ondoren, Getxoko Ereaga hondartzara joan ziren.

Gaur, ostiralean despedituko da campuseko lehen txanda; hurrengo astean 2003 eta 2005 urteetan jaiotakoen txanda izanen da.

Partaideak
Jon Ducar, Izaro Ducar, Ekain Imaz, Eneko Guajardo, Alain Razkin, Aitor Aldunate, Hodei Silva, Eñaut Gastesi, Berat Izagirre, Aitor Lizarraga, Ekaitz Cano, Josu Larrea, Oier Flores, Eneko Iraurgi, Aimar Iraurgi, Iraitz Larrañaga, Javier Larrea, Oier Garcia, Ioritz Erdozia, Mikel Zufiaurre, Iker Nuncio, Asier Apaolaza, Oihan Goikoetxea, Markel Mazkiaran, Rafael Astibia, Oier Pereda, Unai Martinez, Eneko Galan eta Kaiet Arzamendi.