Ezgaitasuna duten pertsonen ordezkari diren erakundeen Nafarroako komitea (CERMIN) eta Iñigo Aritza ikastolak Guztiok bagara programa garatu dute martxoa eta garagarrila bitartean. Ezgaitasuna duten pertsonekin inklusio-hezkuntzari buruzko sentsibilizazio tailerrak eman dituzte Irunberriko, Zangozako, Lizarrako, Tafallako, Vianako eta Altsasuko ikastoletako 150 ikasleri. Aurrera begira, Nafarroako ikastolen kulturan ezgaitasuna duten pertsonen inklusioa zeharkako moduan txertatzea da.
Hasiera batean ikastola CERMINekin harremanetan jarri zen Nafarroa Oinezi ezgaitasun ikuspegia txertatu nahi ziotelako. Hala, mugikortasun mugatuko pertsonendako ibilbidea izanen da eta ezgaitasuna duten pertsonek ospakizunean parte hartzeko erraztasunak izanen dituzte. Elkarlan markoaren barruan ikastolatik ikasleei zuzendutako sentsibilizazio tailerrak eskatu zituzten, udaberrian garatu den programa sortuz. Guztietan hitzaldi bat eman zen, Ezgaitasuna duten pertsonendako praktika onen gidaliburua dokumentuan oinarrituta. Aholku sorta bat eman zituzten, orientatu eta aholkua eman nahian.