Nafarroako 77 ikastetxek 2018-19 ikasturtean berrikuntza proiektuak garatzeko diru-laguntza jasoko dute. Haietatik bost Sakanakoak dira, eta zazpi proiektu onartu dizkiete. Aukeratutako proiektuek proposamen pedagogiko berriak eta aldaketa bat proposatu beharko dute hobetu nahi duten arloan. Horretarako hipotesi bat proposatu beharko dute eta berau garatu beharko dute ikerketa metodo zientifikoak segituz. Era berean, aldaketa gainerako ikastetxeetara transferitu ahal izatea sustatu beharreko ezaugarria izango da. Ekimenak heldu den urteko maiatzaren 31rako despedituta egon beharko dute.
Berrikuntza proiektuak garatzeko diru-laguntza jaso duten ikastetxeak | |
Ikastetxea | Onartutako proiektua |
Arbizuko eskola | Dokumentazioaren lurraldea. |
Sakana Lanbide Heziketa | Ikasketa zerbitzua hobetzen. |
Zelandi eskola | Lehen Hezkuntzako ikasleen fisiko eta osasun emozioen garapena soin hezkuntza proposamen berritzaileen bidez. |
Zelandi eskola | Hazitik sukaldera. |
Arbizuko eskola | Argiaren pedagogia. |
Arrano beltza eskola | Inklusioa eta aniztasunari erantzuteko espazio eta materialen antolaketa. |
Aralarko Mikel donea | Psikomotrizitatea kalera zabalduz! |