Arakilgo Eguneko bazkarirako izen ematea zabalik

Guaixe 2018ko uzt. 6a, 10:48
Lehenik Itsasperrin elkartuko dira arakildarrak.

Arakilgo ibarraren eguna garilaren 21ean, larunbatean, ospatuko da. Ohi bezala, Itsasperrin elkartuko dira eguerdian eta ondoren ospakizunak Satrustegin segituko du, herri bazkaria barne. Horretan izena eman nahi dutenek hilaren 16ra arte dute epea. Arakilen erroldatutako helduek 18 euro pagatu beharko dituzte eta haurrek 7. Erroldatuak ez dauden helduek, berriz, 25 euro, haurrek 12.

Bazkaldu aurretik txondorra piztuko dute. Hura prestatzeko dagoeneko bi auzolan egin dituzte. Azkena hilaren 15ean eginen dute Satrustegiko intxordian; 10:00etan txondorra muntatuko dute.