Asteburuan Eskola Mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira Ourenseko Baños de Molgasen, haurren eta kadeteen mailan. 400 txirrindularitik gora lehiatu dira bertan.
Kadeteen mailan, emakumezkoen selekzioarekin Nafarroa Ermitagaña taldeko Maria Beraza txirrindulari uhartearra aritu zen. Aipatzekoa da gizonezkoen Nafarroa selekzioaren bizkarrezurra sakandarra izan zela guztiz: Burunda klubeko Iker Mintegi eta Unai Aznar eta Aralar klubeko Igor Arrieta eta Aitor Alberdi. Tafalleseko Sergio Grajera izan zuten taldekide. Jakina da Nafarroako probatan puntan dabiltzala txirrindulari sakandarrak, garaipena garaipenaren atzetik, baita Arabako eta Gipuzkoako proba gehienetan, baina asteburuan argi utzi dute ez soilik gurean, Estatu mailan ere puntan daudela gure txirrindulariak.
Espainiako taldekako erlojupekoko txapeldunak
Horrela, Espainiako taldekako erlojupekoa (7 km) irabazi zuen Mintegi, Aznar, Arrieta, Alberdi eta Grajeraren taldeak (9:53), Illes Balears taldeari 6 segundo aterata. Bikain aritu ziren gure txirrindulariak. Eta banakako Espainiako erlojupekoari dagokionez, kadeteen gizonezkoetan Juan Aiuso (Valentzia) lehena izan zen (10:04) ea laugarrena Unai Aznar, 39 segundora.
Kadeteen mailako lasterketari dagokionez (61 km), Galiciako Manuel Rodriguezek irabazi zuen (1:30:31) eta Nafarroako Unai Aznar 5.a sartu zen, denbora berean. Iker Mintegi 8.a sailkatu zen, Igor Arrieta 20.a eta Aitor Alberdi 64.a. Taldekakoan laugarrena sailkatu zen Nafarroa.
Emakumezkoetan, Maria Berazaren Nafarroa emakumezkoen Espainiako taldekako erlojupekoan 11.a sailkatu zen. Lasterketari dagokionez (48 km) Cantabriako Claudia San Justok irabazi zuen (1:25:40) eta Maria Beraza 37.a iritsi zen helmugara, 43 segundora.
Haurretan, Nahia Imaz eta Mikel Unzilla
Haurren mailako Nafarroako emakumezkoen selekzioan Burunda Txirrindularitza klubeko Nahia Imazek hartu zuen parte eta gizonezkoen selekzioan, aldiz, Burundako Mikel Unzilla.
Haurren mailako lasterketan (13 km) Valentziako Komunitateko Vania Rico gailendu zitzaion Kataluniako Lucia Garciari. Nahia Imaz 59.a sailkatu zen. Taldekako sailkapenean seigarrena izan zen Nafarroa. Eta ginkanan Nahia Imaz 36.a izan zen eta Nafarroa laugarrena.
Gizonezkoetan, lasterketa Nafarroako selekzioko Xabier Zabalak irabazi zuen, helmugara bakarrik heldu eta gero. Bigarren talde onena izan zen Nafarroa. Eta ginkanan Kataluniako Oriol Alcaraz izan zen txapelduna eta Mikel Unzilla, aldiz 22.a.
Hugo Aznar txapeldun Gasteizen
Larunbatean Gaztetxoak Trofeorako baliagarria den lasterketa jokatu zen Gasteizen, IV. El Proex Trofeoa, Ander Ruiz de Larrea Memoriala. Sei txirrindulari iritsi ziren batera helmugara eta esprintean Quesos Albenizko Hugo Aznar gailendu zen. Bere taldekide Sergio Lopez 9.a sartu zen, Martzel Etxeberria (Intersport Irabia) 17.a, Migel Gil (Q.A.) 35.a, Mikel Lizasoain (I.I.) 55.a, Oihan Etxeberria (Q.A.) 72.a eta Jon Chamorro (Q.A.) 94.a.