Animatu hurrengo ostegunean waterpoloan aritzera!

Guaixe 2018ko uzt. 11a, 14:37

Mank-ek antolatutako waterpolo txapelketa garilaren 19an jokatuko da, ostegunarekin, 17:00etan, Ziordiko igerilekuan eta izena ematea zabalik dago garilaren 16ra arte

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak waterpolo txapelketa antolatu du garilaren 19an, hurrengo ostegunean, Ziordiko igerilekuetan, 17:00etatik aurrera. Aipatu txapelketa, urtero moduan, udako kanpainaren barruan antolatu du Mank-ek, Ziordiko Udalaren, Sakanako kirol elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Kimuek, haurrek eta kadete jubenilek hartu ahal izango dute parte. Ohikoa denez, hainbat herri eta adinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin gozatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua. 

urreko urtean Irurtzungo igerilekuetan antolatu zen jarduera.

Izena emateko herrietako igeriketa monitoreari esan beharko zaio edo Mank-eko kirol zerbitzuan izena eman behar da (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com), garilaren 16a baino lehen. Izena ematen duten neska-mutikoen kopuruaren arabera autobusa antolatuko du Mank-ek.