NPBrako % 6, 83 gehiago deklaratu da

Guaixe 2018ko uzt. 14a, 09:24

Europako Nekazaritza Politika Bateraturako (NPB) 7150,04 hektarea deklaratu dituzten ibarreko abeltzainek eta nekazariek, pasa den urtean baino 457,57 gehiago

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak Europako Nekazaritza Politika Bateraturako ibarretik aurkeztu diren azaleraren berri eman digu. Sakanan aitortutakoaren % 76,85 abereen bazkarako da (5.495,15 hektarea). Horien artean nabarmenena bost urte edo gehiago dituzten larre iraunkorrak dira, aitortutako guztiaren % 64,09 eta 4.582,13 hektarea dira. Raygrass belarra, berriz, % 5,64 (403,34 h). Bestelako baso azalerak  aitortutakoaren % 8,08 dira (577,53 h). Azalera gehien hartzen duen aitortutako beste laborea artoa da, % 6,97 da (498 h). Azalera handien hartzen duten laboreen artean hurrengoa garia da, aitortutakoaren % 2,56 (183,36 h). Azaleragatik nabarmentzen den beste laborea garagarra da, % 2,54 (181,5 h). Bost urte baino gutxiagoko larreak aitortutakoaren % 2,01 dira (143,69).

% 1eko langa pasatzen duten azalerak honakoak dira: bost urte edo gehiago dituzten zuhaixkadun larreak (%1,67), espezie pratensen sail mistoak (% 1,53), oloa (% 1,07). Europako diru-laguntzetarako Sakanan aitortutako gainontzeko azalerak tamaina txikia dute.  

Herrika
Aurreko urteetan bezala, sakandarrek aitortutakoaren herena, % 30,33, Arakilgoa da. Arakildarrek joan den urtean baino 123,06 hektarea gehiago aitortu dituzte, % 6,01ko hazkundea. Ergoienak eta Uharte Arakilek dute ibarrean aitortutako azaleren % 10 baino gehiago. Ergoienan, zehazki, Sakanako guztiaren % 14,67 dago. Pasa den urtean baino 134,81 hektarea erein dira, % 14,75eko hazkundea. Uharte Arakilen ibarrean aitortutakoaren % 12,75. Uharten ere gora egin du aitortutako azalerak, 12,37 hektarea gehiago, % 1,37 gehiago.

Beste bi herir nabarmentzen dira % 5a gainditzen dutelako. Etxarri Aranatzek 589,8 hektaerarekin Sakanako aitortutako guztiaren % 8,25eko azalera du (11,9 hektarea gutxiago aitortuta, % 1,97ko jaitsiera). Beste herria Altsasu da, % 6,07arekin (124 hektarea gehiago, % 40,08ko hazkundea). % 4ko muga Urdiainek pasatzen du (% 4,54) eta % 3koa bi herrik: Arbizu (% 3,65) eta Ziordia (% 3,18).

Udalerria Altsasu Arakil Arbizu Arruazu Bakaiku Ergoiena Etxarri Aranatz Irañeta Irurtzun Iturmendi Lakuntza Olatzagutia Uharte Arakil Urdiain Ziordia Guztira Guztira %
Alubiak 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,07 0 0,29 0 0,36 0,0001
Hurritza 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,01 0 0 0 0 0,01 0
Oloa 0 47,16 0 0 0,45 10 0 0 0 1,51 1,88 0 2,54 13,19 0 76,73 0,0107
Ekoizopen gabeko lugorria 12,31 15,37 0,48 2,1 0 0 4,44 3,75 0 0 0 0 0,78 2,24 0 41,47 0,0058
Ohiko lugorria 0 0 0 0 0 11 0 0 0 0,41 0,42 0 0 0 0 11,83 0,0017
Bazkarako* 292,49 1292,03 230,99 117,5 137,04 911,08 494,74 148,83 64,28 131,9 179,46 191,41 822,41 255,21 225,63 5495,15 0,7685
Garagarra 0 91,78 10,15 3,69 13,1 22,85 1,74 14,2 0 1,41 3,67 0 5,9 13,01 0 181,5 0,0254
Gereziondoa 0 0 0 0 0 0,12 0 0 0 0 0 0,14 0 0 0 0,26 0
Txipuak 0 1,45   1,18 0 0 0 0 0 0,08 0 0 0 0 0 2,71 0,0004
Ekilorea 0 3,78 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 3,78 0,0005
Babas 0 0 4,28 0 0,05 0 0 0 0 1,78 1,42 0 0 3,35 0 10,88 0,0015
Baratza 0,11 0,15 0,63 0,02 0,22 0,66 0,12 0 0 0,19 0,05 0,29 1,07 0,08 0 3,59 0,0005
Artoa 0 260,45 8,32 26,41 5,7 0 77,95 40,88 0 9,59 13,99 0,75 50,06 4,16 0 498,26 0,0697
Sagarrondoa 0 0,6 0,36 0 0 0 0 0 0 0 0 1,04 0,94 0 0,19 3,13 0,0004
Olo eta garagar nahasketa 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1,66 0 0 0 0 1,66 0,0002
Zalke eta olo nahasketa 0 2,05 0 0 0 0 0 1,34 0 0 0 0 3,6 0 0 6,99 0,001
Intxaurrondoa 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,23 0 0,23 0
Olibondoa 0 0 0 0 0 0 0,84 0 0 0 0 0 0 0 1,05 1,89 0,0003
Beste baso azalerak 128,92 315,49 5,85 0,86 0,25 85,62 3,96 2,04 0,5 1,93 1,52 17,92 9,58 2,7 0,39 577,53 0,0808
Nekazal eta baso erabilerak ez direnak 0,26 0,08 0,13 0,46 0 1,94 0,73 0 0 0,02 0 0 1,86 0,02 0,24 5,74 0,0008
Patata 0 0,22 0 0 0 0,06 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,28 0
Sorgoa 0 0 0 0 0 4,09 4,27 0 0 0 0 0 0 0 0 8,36 0,0012
Egurretarako azalerak 0 0,59 0 0 0 0,16 0,24 0 0 0,14 0 0,29 0,63 0 0,13 2,18 0,0003
Garia 0 121,48 0 4,36 3,67 0,99 0 2,89 0 8 0 0 11,5 30,47 0 183,36 0,0256
Zalke 0 16,14 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,65 0 0 16,79 0,0023
Mahastia 0 0 0 0 0 0 0,77 0 0 14,6 0 0 0 0 0 15,37 0,0021
Guztira 434,09 2168,82 261,19 156,58 160,48 1048,57 589,8 213,93 64,78 171,56 204,08 211,91 911,52 324,95 227,63 7150,04 1