Kadeteen mailako tropela Mungian bildu zen igandean, XIX. Santiago Sarian. Esprintean erabaki zen lasterketa eta Burunda klubeko Quesos Albenizko Hugo Aznar izan zen azkarrena eta txapelduna (1:09:36). Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Aitor Alberdi hirugarrena sailkatu zen. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Sergio Lopez (Q.A.) 12.a sartu zen, Iker Mintegi (Q.A.) 16.a, Jon Chamorro (Q.A.) 34.a, Oihan Etxeberria (Q.A.) 48.a eta Mikel Lizasoain (I.I.) 52.a. Probako talderik onena Quesos Albeniz izan zen.