Bere garaian pilotari finak izandako Martin Bengoetxea Lezea, Bengoechea II.a, eta Migel Angel Alegria Alegria egunotan zendu dira. Lehena Altsasun eta bigarrena Lakuntzan.
Migel Angel Alegria (1933, Lakuntza) eskupilotan aritu zen. Afizionatuetan ari zela, 1962. urtean Iruñean jokatutako munduko pilota txapelketan txapelduna izan zen Alegria, eskuz binakako modalitatean. Vergara I. Pilotariarekin bikotea osatuta, Etcheto eta Mugikari (Frantzia) irabazi zieten Labriten jokatutako partidan. Halaber, Espainiako txapelduna izan zen, lau aldiz: 1959an, 1962an, 1964an eta 1967an. 1967ko finala Bartzelonan jokatu zuen Alegriak, Domingo Nagorerekin bikotea osatuta, eta 22 eta 20 irabazi zieten arerioei. Ondoren, 1968an profesional mailara iritsi zen. Kirolari munduaz aparte, Lakuntzako alkate ere izan zen Alegria. Udalean 1983an sartu zen, zinegotzi. 1987 eta 1995 artean izan zen alkate. Uztailaren 16an hil zen, 85 urterekin.
Bestalde, Martin Bengoetxea Lezea pilotari altsasuarrak Bengoechea II.a izenarekin jokatu zuen pilotan eta pilotari ezaguna izan zen. Uztailaren 8an zendu zen, 76 urte zituela.