Etxarri Aranatzeko ikastolako patioan eginen dute zinema saioa. Gaur, garilaren 23a, astelehena, izanen da 22:15ean. Zipi eta Zape kapitainaren irlan pelikula proiektatuko dute euskaraz. Etxarri Aranazko kultur zerbitzuak jakinarazi duenez, bakoitzak bere eserlekua eraman beharko du.
Bestetik, garilaren 25an, asteazkenean, Udako zinema zikloaren bigarren saioa izanen da Irurtzungo Foruen plazan. Handia film euskalduna eskainiko dute euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin. 22:00etan izanen da