Aramauna Gune Autogestionatuan Sasi guztien artean jardunaldiak eginen dira bihar eta etzi. Landa eremuko okupazioaren aldeko jardunaldia da. Casa Selba (Hueska), Fraguas (Guadalajara) eta Urniza (Nafarroa) herri okupatuen aldeko erresistentzia kutxa sortzeko beharrak ekarri du jardunaldia antolatzea. Etor daitezkeen kaleratzeen eta erresistentzien aldekoa izanen da. Izena ematen dutenek gaua gune autogestionatuan pasatzeko aukera izanen dute. Horretarako gela izanen da, edo kanpatzeko espazioa prestatuko dute. Parte-hartzaileak taldeetan antolatuko dira asteburuan egin beharreko garbiketa, sukalde lanak eta bestelakoak egiteko.
Bi egunetarako egitarau zabala prestatu dute. Amaraunatik pasatzen direnek proiekzioak, eztabaida, mahai-ingurua, kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak izanen dituzte. Barra izanen da eta han zuku eta sagardo ekologikoak, etxeko garagardoak, infusioak, granizatuak eta irabiaki freskoak izanen dira. Bestalde, banatzaile anti-komertzialen eta artisauen postuak izanen dira. Bazkari-afarietara joateko izena eman beharra dago, bertan edo sasiguztixenartian@tutanota.com e-postan. Helbide bera erabil dezakete edozertan lagundu nahi dutenek.
Egitaraua
Garilak 21, larunbata
10:30etik 20:30era Tatuajeak, piercinga eta ile-apaindegia.
11:00etatik 14:00etara Autodefentsa feministako tailerra (trans, bollo eta emakumeak).
14:30ean Bazkaria.
17:00etan Askekintzaren Gurean dokumental antiespezistaren emanaldia.
Ipuin kontalaria, mundu guztiarendako.
20:30ean Goyo magoa.
21:30ean Afaria.
23:00etan Kontzertua: Provocación al incendio (rapa, Bartzelona).
Garilak 22, igandea
10:30etik 20:30era Tatuajeak, piercinga eta ile-apaindegia.
11:00etan Landa-eremuetako okupazio esperientziei buruzko mahai-ingurua.
13:00etan Auzatea eta Unicornios en la niebla abeslariaren kontzertua (Valladolid).
Zozketa.
14:30ean Bazkaria.
16:30ean Abiadura Handiko Trenari buruzko hitzaldia.
18:00etan Prospectus vitae antzerkia.