Mankomunitateak antolatutako Sakanako Triatloi Campusa martxan dago astelehenetik. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, igeriketa, bizikleta eta korrika biltzen dituen kirol honetan trebatuko dira 20 neska-mutiko, uztailaren 27ra arte. Altsasuko Zelandin dute egoitza. Bertan lantzen dute igeriketa. Bizikleta eta korrika lantzeko herriko beste txoko batzuetara jotzen dute.
Aitor Mozo eta Urko Berdud dira monitoreak. Triatloia lantzerakoan teoria eta praktika uztartzen dituzte, eta arreta berezia jarriko diete kirol tarte batetik besterako trantsizioei. Nola egin ikasiko dute.
Larunbatean XVII. Sakanako Haur Triatloia jokatuko da Urdiaingo igerilekuetan, eta triatloi campusean dabiltzan makina bat neska-mutiko ariko dira. Campuseko entrenamendua bikain etorriko zaie proba prestatzeko.
Triatloi campuseko partaideak
Hegoi Lakuntza, Jon Ducar, Iraide Arrizabalaga, Mikel Arrizabalaga, Adei Arza, Maia Arza, Nora Arza, Beñat Andueza, Oihan Andueza, Alain Razkin, Nahia Imaz, Ekain Imaz, Tasio Garcia, Ane Iturrioz, Unax Mendinueta, Asier Razkin, Eneko Razkin, Iker Gomez, Leire Lazkoz eta Unai Amado.