Patxi Aldasoro sakandar azkarrena Getaria-Zarautz Itsas-zeharkaldian

Guaixe 2018ko uzt. 23a, 11:40
Argazkia: Jose Maria Lopez (DV).

2.417 igerilarik osatu zuten proba eta 273.a sailkatu zen igerilari olaztiarra

Igandean XLVIII. Getaria-Zarautz Itsas-zeharkaldi ezaguna jokatu zen. Getariatik abiatu eta 2.850 metro igerian osatzea zen erronka, Zarautzera iristeko. 2.417 igerilarik lortu zuten distantzia osatzea, Nikolas Illarramendi zarauztarra (33:08) eta Amaia Iriarte burlatarra (34:32) buru zirela. Hainbat sakandar lehiatu ziren eta Patxi Aldasoro olaztiarra (43:59) eta Elena Guzman altsasuarra (51:20) izan ziren azkarrenak.

Sakandarrak XLVIII. Getaria-Zarautz Itsas-zeharkaldian (2.850 m)
1.Nikolas Illarramendi (Zara.):     33:08
273. Patxi Aldasoro (Olaz):     43:59
711. Ioseba Razkin (Lak):        48:48
1.009. Elena Guzman (Alts):    51:20
1.165. Luis Angel Diaz (Alts):     52:56
1.166. Julian Savarain (Arb):    52:57
1.240. Juantxu Zabala (Arb):    53:33
1.284. Josu Ducar (Arb):        53:51
1.325. Aitor Azpiazu (Etx):    54:26
1.339.Leire Palacios (Alts):    54:41
1.719. Jaione Astiz (Arakil):    58:02
1.799. Amaia Arza (Alts):        58:59
1.905. Ignacio Elbusto (Alts):     1:00:23
2.147. Ioni Araña (Arb):        1:05:03
2.160. Jose Migel Razkin (Etx):     1:05:21
2.203. Esther Aiestaran (Bak):     1:06:39
2.205. Angel Saldaña (Alts):    1:06:44