Iturmendi txirrindulariz bete zen igandean. Proba garrantzitsua zegoen jokoan, kadeteen, juniorren eta afizionatuen VII. Iturmendiko Erlojupeko Txapelketa. Emakumezkoen afizionatuetan eta jubenilen mailan –gizonezkoak eta emakumezkoak– Nafarroako eta Euskadiko Txapelketa izan zen Iturmendikoa, gizonezkoen afizionatuetan Nafarroako Txapelketa eta kadeteen mailan –gizonezkoak eta emakumezkoak– Nafarroako Txapelketa.
Afizionatuak: Ormazabal eta Aramendia Nafarroako txapeldunordeak
Afizionatuak izan ziren lehenak abiatzen. 14 km zituzten aurrez aurre, Iturmenditik Arbizuko industrialderaino eta buelta. Denbora oso onak egin zituzten txirrindulariek. Lizarteko Urko Berradek hegan egin zuen eta azkarrena izan zen (13:17), Iturmendiko proba eta 23 urtez azpiko Nafarroako Erlojupeko Txapelketa bereganatuz. Atzetik, bigarrena, bere taldekide Asier Ormazabal ziordiarra sartu zen (18:04). Ziordiarra Nafarroako txapeldunordea dugu. Eta aipatzekoa da Pablo Villar arakildarra elite mailako Nafarroako txapelduna dugula, Iturmendiko helmugan 11.a. Emakumezkoetan Ainara Elbusto (Ride-Vektor) azkarrena izan zen (20:37) eta bera izan zen Euskadiko Txapelketako txapelduna. Bere atzetik sailkatutako Miriam Gardachal (Bizkaia-Durango Euskadi) Nafarroako txapelduna izan zen (21:12). Maialen Aramendia iturmendiarrarendako (Sopela Women’s Team) aurtengoa ez da denboraldi ona, lesionatuta ibili baita, baina erlojupean aritzera animatu zen eta zortzigarrena izan zen sailkapen orokorrean (23:40), Nafarroako Txapelketako txapeldunordea.
Juniorrak: Etxeberria, Lasa, Gonzalez eta Maiza podiumera
Juniorrek afizionatuen distantzia berbera osatu zuten, 14 km. Kasu honetan ere oso ongi ibili ziren guztiak. Ekitaldiko aurkezpen lanak egin zituen Juan Mari Guajardok zihoen bezala. “Hemen ez dago lan txarrik”. Gastronomia Baskako Jon Barrenetxeak egin zuen denborarik onena (18:12) eta bera izan zen Euskadiko txapelduna. Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria laugarrena sailkatu zen, baina Nafarroako txapelduna izan zen Iturmendikoa (18:50). Burundako Quesos Albenizko Ailetz Lasa ziordiarra zortzigarrena sartu zen, Nafarroako txapeldunordea (19:03).
Emakumezkoetan Naia Amondarain (Oriako) izan zen azkarrena, merezimendu osoz (20:42). Berak lortu zuen Euskadiko erlojupeko txapelduna izatea eta Iturmendiko sailkapenen orokorrean hirugarrena sailkatu zen Irati Puigdefabregas (Nafarroa-Ermitagaña, 21:48) Nafarroako txapelduna izan zen. Lehen sakandarra Ride-Vektor taldeko Bakarne Gonzalez altsasuarra izan zen, sailkapen orokorrean bederatzigarrena baina Nafarroako txapeldunordea (23:30). Leire Maiza etxarriarra Nafarroako Txapelketan hirugarrena sailkatu zen (24:03).
Kadeteak: Arrieta, Aznar, Mintegi eta Beraza gorenean
Kadeteetan Iturmendi-Etxarri Aranatz joan etorria egin behar izan zuten, 10 km-ko buelta. Parte-hartze handia izan zen. Lehia estua izan zuten txirrindulariek eta azkenean irteeran azkena izan zen Aralar klubeko Intersport Irabiako Igor Arrieta gailendu zen (13:17). Uharte Arakilgoa Nafarroako txapelduna dugu. Bigarrena Quesos Albenizko Unai Aznar sailkatu zen (13:32), Nafarroako txapeldunordea, eta hirugarrena Quesos Albenizko Iker Mintegi (13:50). Beste behin podiumeko goiko postuak bereganatu zituzten sakandarrek.
Eta emakumezkoetan 5 txirrindulari aritu ziren, bostak Nafarroa-Ermitagaña taldekoak eta Idoia Eraso izan zen azkarrena eta Nafarroako txapelduna (15:34). Maria Beraza uhartearra hirugarrena sailkatu zen, aldi berean hirugarren Nafarra (17:54).
Sakandarrak VII. Iturmendiko Erlojupeko Txapelketan
Kadeteak (10 km)
Gizonak
1.Igor Arrieta (I.I.) 13:17
2.Unai Aznar (I.I.) 13:32
3.Iker Mintegi (Q.A.) 13:50
4.Hugo Aznar (Q.A.) 13:55
5.Sergio Lopez (Q.A.) 14:14
7.Aitor Alberdi (I.I.) 14:24
12.Oihan Etxeberria (Q.A.) 14:54
20.Migel Gil (Q.A.) 15:26
22.Martzel Etxeberria (I.I.) 15:30
28.Jon Chamorro (Q.A.) 15:43
30.Mikel Lizasoain (I.I.) 15:48
45.Aitor Ondarra (I.I.) 17:11
* Nafarroako txapelketa: 1. Igor Arrieta. 2. Unai Aznar. 3. Iker Mintegi
Emakumeak
1.Idoia Eraso (Naf-Ermitagaña) 15:34
3.Maria Beraza (Naf-Ermitagaña) 17:54
* Nafarroako Txapelketa: 1. Idoia Eraso. 2. Amaia Zudaire. 3. Maria Beraza
Juniorrak (14 km)
Gizonak
1.Jon Barrenetxea (Gas. Baska) 18:12
4.Josu Etxeberria (I.I.) 18:50
8.Ailetz Lasa (Q.A..) 19:03
17.Beñat Etxezarreta (I.I.) 19:56
20.Diego Gonzalo (I.I.) 20:22
21.Urko Gorriti (I.I.) 20:26
22.Andoni Urra (I.I.) 20:27
25.Imanol Galarza (I.I.) 20:48
26.Inhar Astitz (I.I.) 20:49
27.Iker Cerviño (I.I.) 20:55
29.Jon Gil (El Caserio) 21:02
34.Xabier Mauleon (I.I.) 21:29
50.Javier Mitxaus (I.I.) 24:14
*Nafarroako Txapelketa: 1.Josu Etxeberria. 2. Ailetz Lasa. 3. Diego Uriarte
*Euskadiko Txapelketa: 1. Jon Barrenetxea. 2. Aitor Larrañaga. 3. Jokin Murgialdai. 4. Josu Etxeberria
Emakumeak
1.Naia Amondarain (Oriako) 20:42
9.Bakarne Gonzalez (Ride-Vektor) 23:30
12.Leire Maiza (Naf-Ermitagaña) 24:03
14.Joana Irastorza (CAF Turnkey) 25:11
*Nafarroako Txapelketa: 1.Irati Puigdefabregas. 2. Bakarne Gonzalez. 3.Leire Maiza.
*Euskadiko Txapelketa: 1.Naia Amondarain. 2.Irati Puigdefabregas. 3. Arantxa Garikano. 9.Bakarne Gonzalez.
Eliteak eta 23 urtez azpikoak (14 km)
Gizonak
1.Urko Berrade (Lizarte) 17:39
2.Asier Ormazabal (Lizarte) 18:04
5.Eneko Aramendia (Rural Kutxa) 18:32
8.Alex Uncilla (Telcom) 19:06
11.Pablo Villar (Telcom) 19:38
*Nafarroako Txapelketa (23 urtez azpikoak): 1.Urko Berrade. 2. Asier Ormazabal. 3.Iñaki Irazoki.
*Nafarroako Txapelketa (eliteak): 1.Pablo Villar.
Emakumeak
1.Ainara Elbusto (Ride-Vektor) 20:37
8.Maialen Aramendia (Sopela) 23:40
*Nafarroako Txapelketa (23 urtez azpikoak): 1.Miriam Gardachal. 2. Maialen Aramendia. 3.Irantzu Perez.
*Nafarroako Txapelketa (eliteak): 1. Ainara Elbusto. 2. Sara Paternain
*Euskadiko Txapelketa (23 urtez azpikoak): 1.Miriam Gardachal. 2. Paula Suarez. 3. Paula Lanz.
*Euskadiko Txapelketa (eliteak): 1.Ainara Elbusto. 2. Sara Paternain.