Telebista saio baterako parte-hartzaile bila

Guaixe 2018ko uzt. 25a, 19:48

Euskal City saioko aurkezlea bi parte-hartzailerekin.

Iruñerrian emititzen duen Xaloa Telebista Euskal City saioa grabatzen hasi zen Berriozarko egoitzan, maiatzean. Euskaldun jendeari zuzendutako saioa da eta edozeinek parte har dezake saioan. Edozein adinetako jendearen bila ari dira, bi pertsona hizketan egonen baitira hizkuntzaren ikasketa prozesuarekin zerikusia duten esperientziak elkarbanatuz (nola hasi ziren ikasten, zergatik, zer egiten duten hobetzeko edota mantentzeko...), bakoitzaren eskualdean euskarak duen egoera komentatuz (zenbat jende euskaldun dagoen, zaila den edo ez euskaraz bizitzea...) eta abar. "Azken finean, mintzapraktika bat da, baina grabatuta. Ongi pasatzeko beste esperientzia bat, euskararen alde egiten den bitartean". Xaloa Telebistatik diotenez, "zuen elkarte, herria, enpresa...promozionatzeko edota ikustarazteko, aukera bikaina da". Harremanetarako: xaloaprodukzioa@gmail.com edo 948 592 476 telefonoa (Izaskun Artigas).