Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak (AEM) jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismoa goratzea” leporatuta lau pertsona deklaratzera bideokonferentziaz deklaratzera deitu ditu gaur. Haietako bat sakandarra da. Guztiak ere garagarrilaren 30ean Txantrean AEMk eta hainbat auzotarrek egindako prentsaurrekoan zeuden. Zenbait etxarriar zeuden agerraldi hartan eta Patxi Ruiz euskal presoaren egoera salatu zuten. Bere aita larriki gaixo dago eta Zaintzako Epaitegi Zentralak ez dio hura bisitatzeko baimenik eman. AEMk agerraldi hartan Ruizi “aita ikusteko inposatzen dizkioten oztopoak” salatu zituen.