Ongayk Etxarrengo festetan jokatuko du

Guaixe 2018ko uzt. 27a, 10:15

Igandean, 18:00etan, Ongai-Beraza / Armendariz-Eulate

Etxarrengo festek ere kirol eskaintza dakarte. Bihar, larunbatean, saskibaloiak izango du protagonismoa. 20:00etatik aurrera Hiruko Saskiratzeen Txapelketa antolatu dute. Igandean, aldiz, pilotaren txanda izango da. 18:00etatik aurrera Elkarpilotaren pilota jaialdia antolatu dute. Alberto Ongay satrustegiarrak Berazarekin osatuko du bikoa, Armendarizen eta Eulateren kontra jokatzeko.