Aitor Alberdi txapeldun Beran

Guaixe 2018ko uzt. 31a, 11:58

Martzel Etxeberria bigarrena sailkatu zen

Igandean kadeteen mailako proba jokatu zen Beran. 4,5 km-ko zirkuitu eder bati 10 buelta eman behar zizkioten irteera hartu zuten 57 txirrindulariek. Ihesaldi saiakera asko izan ziren eta, azkenean 25 txirrindulariz osatutako multzo batek egin zuen aurrera. Esprintean erabaki zen proba eta azkarrena Intersport Irabiako Aitor Alberdi arbizuarra izan zen (1:06:05), bere taldekide Martzel Etxeberriaren aurretik. Quesos Albenizko Jon Chamorro zazpigarrena sartu zen, Intersport Irabiako Jon Erdozia bederatzigarrena eta bere taldekide Mikel Lizasoain hamalaugarrena. Intersport Irabia izan zen probako talderik onena.