Musikarekin amaitu zuten Eskola Ibiltaria

Guaixe 2018ko uzt. 31a, 09:27
Nafarroa 1512 talde arbizuarra ostiraleko kontzertuan.

Ikasle Abertzaleak taldeak antolatutako Eskola Ibiltaria ostiralean Altsasun amaitu zen hiru egunez Sakana zeharkatu ondoren. Azken prestakuntzarako eta hausnarketarako saioen ondoren, kontzertu eskaintza zabala izan zen herrian prestatutako bi guneetan: plazan eta Gaztetxean

Taldeen artean Nafarroa 1512 Oi! taldea arbizuarr aritu zen Altsasuko plazan, Kop, Bultz eta Droga Purpura disko jartzailearekin batera. Gaztetxean Eztanda, Niri bortz eta MTR disko jartzailea egon ziren. Azken orduko aldaketa bat izan zen eta Katez taldearen ordez Herdoilek jo zuen Gaztetxeko eszenatokian.