Aralar eta Urbasa-Andia mendiek duten ingurumen balioagatik Kontserbazioko Gune Bereziak izendapena dute. Bi mendi horietan zenbait landare eta animalia arriskuan daude. Habitat jakin horiek ikertu nahi ditu foru administrazioak. Batetik,Aralarko Malloak-eko eta Urbasa-Andiako haitzetako eta legarretako habitata. Haiek kudeatu eta jarraipena egiteko protokoloa egitea nahi du. Bestetik, Aralarko haltzadien egoeraren diagnosia. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak lan horiek egiteko deialdia egin du.