Zirkuan trebatzeko aukera

Guaixe 2018ko abu. 13a, 11:22

Zankuak, mazak, pilotak, makila txinatarrak eta abar erabiltzen ikasteko tailerra eginen da Arakilen

Zirku tailerrak Izurdiagan eta Etxeberrin eginen dira. Abuztuaren 22an eta 24an Izurdiagako futbol zelaian eginen dira tailerrak 11:00etatik 13:00etara. Etxeberrin frontoian eginen dira tailerrak abuztuaren 29an eta 31n 11:00etatik 13:00era. Eguraldi txarra eginez gero herriko elkarteetan eginen dira tailerrak.

Izena emateko azken eguna bihar, abuztuaren 14an, da. Arakilen erroldatuek 20 euro ordaindu behar dute, eta erroldatu gabeak 30 euro. Arakilgo Kultura zerbitzuak antolatu ditu tailerrak.