Duela hilabete martxan jarri zen Arakilgo udaletxeko igogailua, nahiz eta Irurtzungo festetan “zer gerta ere” itxita egon zen. Udaletxearen zehar-aldean dago igogailua eta berari zerbitzua emateaz aparte, erabilera publikoa badu ere. Izan ere, Aralar kalean dagoen aparkalekutik osasun etxera eta udaletxeko sarrerara igotzeko aukera du edozeinek. Eta, jakina, Arakilgo udaletxe barruan gora eta behera ibiltzeko ere. Igogailua egiteko udaletxeko bi leiho kendu zituzten eta horrek Arakilgo udaletxean iluntasuna sortzen zuenez, bi leiho berri egin zituzten, joan den astean jarri zituztenak.
Erabilera bikoitz horregatik Arakilgo eta Irurtzungo udalek aukera hitzarmena sinatu dute. Lanek 112.575 euroko inbertsioa eskatu diote udalari, baina 61.065 euro diru-laguntza jaso du.