Nafarroako Sahararen Lagunen Elkarteak (ANAS) Oporrak Bakean ekimena martxan du. Aurtengoa 20. urtea da. Haren bidez, Tindufeko errefuxiatu eremuko 7 eta 12 urte bitarteko 98 haur saharar uda Nafarroan pasatzen ari dira. Haietako bi Altsasun daude. Hainbat familiak haurrekiko eta Saharar herriarekiko elkartasunez, euren etxeetan hartzen dituzte haur horiek udan.
Txikiek udan familia bizitzan parte hartzen dute, baina talde jarduerak ere egiten dituzte. Esaterako, hainbat erakunde ezagutzeko bisitak egin dituzte. Eta, gaur bezala, txangoak ere. Lacturalek Etxeberrin duen behitegia bisitatu dute. Egonaldian zehar halako gehiago izanen dituzte. Eta akaberan, despedida festa izanen dute.
Argazkiak: Elena Aldasoro.