Otsaportillon memoriarako artea

Guaixe 2018ko ira. 3a, 15:32

Iraileko aurreneko igandero moduan, Urbasako Otsapotilloko lezean jendetza bildu zen atzo. Sakanan 1936ko estatu kolpearen ondoren eraildakoen omenezko ekitaldia egin zen han. Hizlariez aparte, Castillo Suarezek Irribarre egiteko olerkia errezitatu zuen. Horretan Iker Uribe-Etxeberria eta Ismael Martiarena txalapartarien eta Luis Kintana baxu-jolearen laguntza izan zuen. Haien doinua Iraia Gartzia eta Amaia Leoz dantzatu zuten. Guztia Ainhoa Juanizek koordinatu zuen. Aurreskua ere dantzatu zitzaien Sakanan eraildako guztiei eta, despeditzeko, Jose Ramon Andak egindako eskulturan lore eskaintza egin zuten bildutakoek.