Erbitik eta Izagirrek Vueltan prakak bete lan

Guaixe 2018ko ira. 6a, 12:56

Hiriberrikoa Valverde eta Quintana laguntzen lan bikaina egiten ari da Vueltan eta Gorka Izaguirre baita ere, bere anaia babesten. Movistar Teamek urte baterako luzatu dio kontratua Erbitiri

Espainiako Vueltak lan erdiak eginak ditu. Hala ere, aukera guztiak zabalik daude, sailkapen orokorra zabal-zabalik baitago. Simon Yates (Mitchelton) da lider, Movistarreko Alejandro Valverde segundo batera eta bere taldekide Nairo Quintana 14 segundora dituela. Jon Izagirre (Bahrain) da laugarrena, 17 segundora. Mendiko etapa gogorrak datoz egunotan Asturias aldean, Covadongako Lakuen etapa mitikoa tartean, eta sailkapen orokorrean mugimenduak espero dira.

Valverde eta Quintana bere liderrak laguntzen lan andana egiten ari da Imanol Erbiti. Hiriberriko txirrindularia sasoi betean dago eta bere talde buruendako ezinbestekoa da. Sailkapenean 121.a da.
34 urte ditu Erbitik baina egiten duen lan bikainari aitortza eginez, Movistar Team taldeak urte baterako berritu dio kontratua.

Bestalde, Gorka Izagirre (Bahrain Merida) bere anaia Ion Izagirreren aldeko lan bikaina egiten ari da. Sailkapen orokorrean 28.a dago Ziordian bizi den gipuzkoarra, sailkapenean laugarrena den anaia babesten. Aipatzekoa da bi anaiek taldez aldatuko dutela eta hurrengo denboraldian Astana taldean ariko dira.

Gaur etapa nahiko laua dure jokoan, Mondoñedon hasi eta Faro de Estaca de Baresen despedituko deja (181 km).