Ganadu azokako herri bazkarian izena emateko epea zabalik

Guaixe 2018ko ira. 6a, 18:46

Irailaren 16an, igandearekin, VI. Irurtzungo eta Arakilgo ganadu azoka izanen da. Egitarauak herri-bazkaria berreskuratu du, bertako jakiekin eginen dena. Barazkigunean izanen da bazkaria, 15:00etan. Txartelak nahi dituztenak Arakilgo edo Irurtzungo udaletxeetatik osteguna baino lehen pasa beharko da. 15 eurotan daude salgai. Udalekin batera, Belardi Sakanako ekoizleen elkartea eta Pikuxar Irurtzungo euskal txokoa dira antolatzaileak.